XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sapir-en eta Whorf-en erakaspenetan agertuko zaizkigu ongienik honen ondorio larriak.
Hizkuntza
Oso sustraitutako moldea ez bada.
Euskararen bokale-estrukturaGaur arte eskuarki onartua izan den iritzia hauxe da: euskarak bost bokale dituela gaur, eta bost zituela lehen ere.
Iparraldeko /û/ delakoa, Zuberoan batez ere bizirik, antzinako /u/ delakoaren ondorio dela pentsatu izan da, eta zein kasutan hetsi den /û/ emateko xehetasunez azaldu digute euskalari batzuek, Lafon-ek eta Mitxelena-k esate baterako (ikus
Era berean, aspaldiko /o/ delakoak /o/ eta /u/ eman dituela onartzen da eskuarki.
Ongi biltzen du joera hau Mitxelenak honetara idatziz:
Hizkuntzalari izan gabe harrokeria litzake ene partez iritzi horiek ukatzea.
Ez dut ezer ukatuko, beraz.
Baina hizkuntzalari ez naizelako, hain zuzen, eta hipotesi gisa, galdera hau egingo dut: ezina ote da benetan gauza bestaldera aztertzea?.
Zergatik ez pentsatuko gure bokale-estruktura gaur Xuberoak gorde duen seikuna dela, eta ez gure boskuna?.
Euskararen fenomeno askotan, gordetzaileago agertzen zaizkigu Iparraldeko euskalkiak (eta xuberera batez ere) besteak baino.
/û/ fonema gure bokale-estrukturan berria dela sinesteko, beraz, berritasuna kasu honetan Iparraldean, eta Xuberoan batez ere, gertatu dela pentsatu behar da.
Hau ez zait oso bidezkoa iruditzen; eta Mitxelenari berari ere ez, nik uste: